sábado, 21 de febrero de 2015

ASTEKO ERRONKA (1)

Aspaldian gure berri eduki gabe egon zarete!!!!. Baina lasai, bagatoz berriz ere gauza berri pila batekin.

Jolas berri eta dibertigarri batean parte hartzeko prest?. Bai?. Goazen ba!!!!!!

Astero-astero erronka txiki bat aurkeztuko dizuegu zuen burmuinak adi eta lanean mantentzeko. Zuen lana erreza izango da, erronkaren erantzunak hemen besteekin partekatzea.
Animatzen bazarete.....agian......astean zehar zuen erantzunak hemen idazten duzuenentzako....SORPRESA txiki bat egon ahal da gordeta....

Hona hemen aste honetako ERRONKA

PILATUTAKO TXANPONAK





Txanpon batzuk hartu ditut eta 3 multzotan pilatu ditut. Lehenengoan 11 txanpon daude, 7 bigarrenean eta 6 hirugarrenean.

Hiru multzoak txanpon kopuru berdina izatea nahi dut. Zenbat mugimendu egin behar ditut hau lortzeko?, baldintza batzuk daude mugimenduak egiteko:

-          Multzo batean txanponak gehitzeko, beste multzo bakar batetatik hartu ahal ditut txanponak.

-          Multzoetan ezin ditut nahi beste txanpon jarri, gehienez lehen zituenaren bikoitza soilik.

Trukua: hasi zaitez lehenengo kalkulatzen zenbat txanpon eduki beharko zituzten 3 multzoek kopuru berdina izateko.












7 comentarios: