miércoles, 2 de abril de 2014

AZALERAREKIN NAHIKO BURUHAUSTE!!!!!!!!


Azalera eta perimetroa, perimetroa eta azalera.... non dago ezberdintasuna?. Zelan kalkulatzen da bakoitza?, zein da gure etxeko perimetroa?, eta, San Mamés beriaren azalera?.....
Zalantza guzti horrek erantzuten laguntzeko asmotan, hemen dituzue zenbait errekrtso. Saiatu beraietan lan egiten.....
Saiatu orrialde bakoitzeko ariketa pare bat egiten eta datorren astean komentatuko dugu.

martes, 1 de abril de 2014

ANGELUAK NEURTZEN... 
  


Azken egunetan angelu zuzen, zorrotz eta kamuts artean ibili gara buru-belarri; marraztu, neurtu, izena eman... Lan polit honekin praktikatzen jarraitu nahi badozue, hona hemen puxiken jolasa:
 

miércoles, 26 de marzo de 2014

 
AGUR PELLO MAISU MAITIA!!! NAHI DUZUN ARTE!!!

Egun on PELLO!!!!!!
Oso ondo pasatu dugu zurekin, oso jatorra izan zara gurekin eta zurekin asko ikasi dugu; jolas pila bat (armiarma, katua eta arratoia, zelai errea, bonba...), badmintonean jokatzen, hockey, patinetan ibiltzen....
Gogoan daukagu zurekin  ikusitako 'El secreto mejor guardado', HIESAri buruz asko ikasi genuen eta.
Pena handia emoten digu zu joateak, nahi badozu etorri ahal zara bisitan edozein egunetan abixatu barik.
Kontuz ibili mendian eskalada egiten.Ez egin berriro minik eskuan.
Agur eta pasatu ondo bizitzan!!!!!!!! eta eskola berrian ere!!!!!!
Eskerrik asko guztiagaitik, besarkada bat eta laister arte!!!!!


AGURRRRRRRRRRRRRRRRR, Gorka, Aner, Jare, Ekain, Irati, Keltze, Amets, Paule, Nerea, Liher, Ilargi, Ekaitz, Alaitz, Izan, Enea, Aimar Unax, Jontxu, Enara, Ilargi, Kemen, Nahikari, Paule, Markel, Alex, Jokin, Naia, Zoe, Miren, Araitz, Unai, Gilen, Illan, Adrian, Gorka , Arkaitz, Iraia, Aimar, Yeray, Gabriela, Jon eta Ibairen partez. ONDO IZAN!!!!!!!!!!!





viernes, 10 de enero de 2014

2014. URTEKO LEHENENGO "Asteko Agenda"

Oraingo astea berezia da, urteko lehenengoa eta oso lanpetuta ibili gara. Hau dela eta ez dugu denbora handirik izan agenda prestatzeko, baina ideia batzuk emango dizkizuegu:

IDI PROBAK:
Loiun zapatuak 11, 18:00-etan eta domeka 12, 12:00 - etan

ANTZERKIA:
"olalde museoaren inaugurazinoa" Mungiako olalde aretoan 20:00 salneurria 2 euro

KIROLAK: 
- Montain bikeko XXII. matxea irteera Matxin plazan 10:00
- ESKU PILOTA:
Umetxoak, Laukiz - Leioa Urtarrila 12 igandea 11:00-etan Laukizko frontoian
Gaztetxoak, Laukiz - Leioa Uratarrila 10 ostirala 19:00 - etan Galdakaon
Kadeteak, Laukiz - Getxo Urtarrila 10 ostirala 19:00 - etan Galdakaon

SAN ANTON EGUNA Mungian, barikuan urtarrilak 17
- Meza San Anton ermitan 12 etan
- San Jose Etxe Alai Egoitzan Briskako II. txapelketa arratsaldeko 17etan
- Idi probak, neurketa kaleko probalekuan 18etan
- Gaztegunean Futbolin txapelketa (14-30 urte) arratsaldeko 18:30etan
- Olalde aretoan 21etan GATIBUren kontzertua. Salneurria 8 euro