Mostrando entradas con la etiqueta Asteko erronka. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Asteko erronka. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de marzo de 2015

ASTEKO ERRONKA (4)


tres veces cuatro pasteles ¿o cuatro veces tres?




PASTELAK BANATZEN

Epaile andreak, bere aitak, suhiltzaile andreak, bere senarrak eta katuak 12 pastel jan zituzten. Nola izan daiteke bakoitzak 4 pastel jatea?

Pastelak banatzeko jakin behar dugu zenbat lagunen artean egin behar den banaketa ezta?. Nola izan daiteke orduan banaketa?

Eragin buruari eta erantzun!!!!!


sábado, 7 de marzo de 2015


Adelantamientos 

ERLOJUA AURRERATZEN DA
 Minutuen orratzak orduena baino azkarrago ematen ditu bueltak, beraz, egunean zehar behin baino gehiagotan aurreratzen du.

Gaueko 12etatik eguerdiko 12ak arte, zenbat aldiz aurreratzen dio minutuen orratzak orduetako orratzari?.

 

 

 

 

Orratzak dituzten erlojuak ulertzea beti izan da erronka bat matematiketan…ea ba…

 

-          12 ordu orratz txikiaren buelta oso bat da, beraz 360º.

-          Hau kontuan izanda… ordu bat 30º dira…

 

Baina ez hau aste honetako TRUKUA, aurreratzeak kontatzean datza……edo agian ez…..

 

 http://www.tocamates.com/adelantamientos/

sábado, 21 de febrero de 2015

ASTEKO ERRONKA (2)


edad 


ADINA



Aurreko egun batean nire lagunari galdetu nion zenbat urte zituen, eta hau erantzun zidan:

Herenegun 9 urte nituen, eta datorren urtean 11 beteko ditut.

 

Harri eta zur gelditu nintzen, baina arrazoia zuela ikusi nuen. Zergatia azaltzeko gai zara zu?

 

TRUKUA: Pentsa ezazu lehenengo zein egunetan egin nion galdera, fijatu bere erantzuneko datuetan.




Agian aste honetako erronka zailago egingo zaizu, eta etxekoen laguntza behar baduzu.... klikatu azpiko estekan
http://www.tocamates.com/la-edad/


Aurreko astean hauek izan ziren parte hartu zutenak: Gabriela, Yeray, Paule, Naia, Gorka, Sira, Aimar eta Enara.
PRIMERAN!!!! Izango duzue zuen "saritxoaren" berri.
Beste guztiok animatu zaitezte!!!!. Eskolan zuen erantzunak uzteko postontzia izango duzue zain blogean ezin baduzue parte hartu.

ASTEKO ERRONKA (1)

Aspaldian gure berri eduki gabe egon zarete!!!!. Baina lasai, bagatoz berriz ere gauza berri pila batekin.

Jolas berri eta dibertigarri batean parte hartzeko prest?. Bai?. Goazen ba!!!!!!

Astero-astero erronka txiki bat aurkeztuko dizuegu zuen burmuinak adi eta lanean mantentzeko. Zuen lana erreza izango da, erronkaren erantzunak hemen besteekin partekatzea.
Animatzen bazarete.....agian......astean zehar zuen erantzunak hemen idazten duzuenentzako....SORPRESA txiki bat egon ahal da gordeta....

Hona hemen aste honetako ERRONKA

PILATUTAKO TXANPONAK





Txanpon batzuk hartu ditut eta 3 multzotan pilatu ditut. Lehenengoan 11 txanpon daude, 7 bigarrenean eta 6 hirugarrenean.

Hiru multzoak txanpon kopuru berdina izatea nahi dut. Zenbat mugimendu egin behar ditut hau lortzeko?, baldintza batzuk daude mugimenduak egiteko:

-          Multzo batean txanponak gehitzeko, beste multzo bakar batetatik hartu ahal ditut txanponak.

-          Multzoetan ezin ditut nahi beste txanpon jarri, gehienez lehen zituenaren bikoitza soilik.

Trukua: hasi zaitez lehenengo kalkulatzen zenbat txanpon eduki beharko zituzten 3 multzoek kopuru berdina izateko.